Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Senior Probintziala

Gero eta liderragoak dira

Mungia ST taldearen aurka jokatu zuten senior bigarren maila probintzialeko Alkideba Ointxe! taldeak Iturripen. Partidu garrantzitsua duda barik -bi taldeak lehen bi postuetan sailkatuta eta denboraldiko bost partiduak irabazita- lehen postua jokoan zegoen-eta. Garaipena etxean geratu zen (73-68) eta Alkideba Ointxe! taldea sailkapeneko liderra da.

Seniorretan, bigarren maila probintzialeko sailkapeneko bi oilarrak izan genituen aurrez-aurre Iturripen zapatuan: Alkideba Ointxe! eta Mungia ST. Partidu gogorra izan zen eta lehia handia egon zen kantxan. laurden guztiak oso parekoak izan ziren:15-14/23-20/19-18/16-16. Andoni Atxa jokalaria izan zen partiduko baloratuena 31 punturekin.

Garaipen honekin liderragoa da Txiskok zuzentzen duen taldea; sailkapeneko lehen postuan dago, jokatutako sei partiduak irabazita.

Zorionak mutilak!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
IBAIARTE