Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Ointxe!

Gabonetako Campusean izena emateko epea zabalik

2004 eta 2011 urteetan eta tartean jaiotako gaztetxoei zuzendutako Gabonetako Campusa antolatu du Ointxe! saskibaloi elkarteak. Saskibaloiaz gozatu nahi duen gaztetxo guztiei eskainitako campusa da, klubeko jokalaria izan ala ez.

Aurtengo Gabonetako saskibaloi campusa Eneko Mata entrenatzaileak gidatuko du eta bi txanda izango ditu goizez (10:00-14:30):

Lehen txanda: abenduaren 26tik 28ra, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.

Bigarren txanda: urtarrilaren 2tik 4ra, Arrasateko Iturripe kiroldegian.

Txanda bakarrean edo bietan parte-hartzeko aukera egongo da. Txanda bakarraren prezioa 25 eurokoa izango da eta bi txandetan izena emanda 45 eurokoa.

Izena emateko edo informazio gehiagorako idatzi ointxe@ointxe.eus helbidera. Animatu eta etorri Gabonetan ere saskibaloiaz gozatzera!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
IBAIARTE