Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

EBA

Bolada onarekin jarraitzen du EBA mailako taldeak

Garaipen garrantzitsua lortu du EBA mailako Mondragon Unibertsitateak asteburuan. Gasteizen lortu du azken garaipena Baskonia taldearen aurka (72-79).

Aurtengo Euskal koparen taldeak izan genituen aurrez-aurre Gasteizen: Baskonia eta Mondragon Unibertsitatea. Oraingoan ere garaipena gure mutilentzat izan zen. Bigarren laurdenean lortu zuten markagailuan aldea zabaltzea (14-26). Atsedenaren ostean gasteiztarrak estutu zuten, baina "Arri"-ren mutilek asmatu zuten aldeari eusten. Zach eta Aitor Karrera izan ziren jokalaririk baloratuenak 24 eta 20 punturekin. Argazkian ikus daitekeen bezala, taldeak elkarrekin ospatu zuen garaipena.



Garaipen honekin, sailkapeneko laugarren postuan da Mondragon Unibertsitatea taldea.
Horrrengo partidua domekan izango da (18:30) beste euskal derbi batekin; oraingoan Zarautz taldea izango du aurkari, sailkapeneko zortzigarren postuan sailkatuta dagoen taldea.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
IBAIARTE