Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Gabon Txapelketa

Gernika txapeldun Gabonetako infantil mailako txapelketan

Infantil mailako Gabonetako txapelketa jokatu da Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Finalean izan dira Gernika eta Ointxe B taldeak; lehenarentzat izan da txapelketa.

Giro bikaina eta harmailak beteta Aretxabaletako Ibarra kiroldegian nesken infantil mailako Gabonetako txapelketan. Sei talde izan dira nor baino nor: Gernika, Lauro, Tabirako, Campus Promete, Ointxe A eta Ointxe B.


Finalera Ointxe B etxeko taldea eta Gernika taldea sailkatu dira, multzoko garaile izan ostean. Final bikainaz gozatu dugu eta hiru puntuko aldeaz talde gernikarrak lortu du garaipena (37-40). Hiruko jaurtiketen txapelketa ere egin da eta hemen ere Maider Elgezabal jokalari gernikarra garaile. Arratsalde ederra infantil mailako neskek lagunartean pasa dutena!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE