Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Ointxe!

Gabonetako campus arrakastatsua Aretxabaletan

Abenduaren 26tik 28ra ospatu du Aretxabaletan Gabonetako Ointxe! campusa. Bertan 34 neska-mutilek parte-hartu dute eta benetan gozatu dute hiru egun horietan. Orain campusaren bigarren txanda egingo da Arrasaten urtarrilaren 2tik 4ra. Oraindik izena emateko aukera baduzue.

Abenduaren 26tik 28ra bitartean Aretxabaletan egindako lehen txandaren ondoren, non 34 haurrek parte hartu duten, urtarrilaren 2tik 4ra bitartean Arrasateko Iturripe kiroldegian campusaren bigarren txanda egingo da. Ointxe! Gabonetako Campus honetan, Debagoieneko eskualde osoko 48 gaztetxok eman dute izena. Eneko Mataren zuzendaritza teknikoaren pean eta Ointxe!-ko begirale talde batek lagunduta, saskibaloia hobetu eta ondo pasatuzeko aukera bikaina. Oraindik izena emateko interesik baduzu, idatzi ointxe@ointxe.eus helbidera.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
IBAIARTE