Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kadeteak

Markel Arrillaga memorialean 3. postua kadeteentzat

Gaur jokatu dute Euskal Ligako kadeteek hirugarren eta laugarren postua erabki duen partidua. Emaitzak erakusten duen moduan (90-59) partidu erosoa izan da gure mutilek jokatutakoa.

Asteburuan Markel Arrillaga memorialean jokatu dute gure Euskal Ligako kadete mutilek. Lehen norgehiagokan Centro Estudios Mikeldi ESK taldearen aurka jokatu zuten eta partidu lehiatua eta parekatua izan zen arren, azken laurdenean egindako partzialarekin ezin partidua irabazi (63-78).
Gaur Araberri taldearen aurkako partidua jokatu dute, non hirugarren eta laugarren postua zegoen jokoan. Gaurkoan garaipen erosoa lortu dute mutilek (90-59), hirugarren postua eta garaikurra etxera ekarriz.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
IBAIARTE