Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Hiru taldek lortu dute A1ean lehiatzeko txartela

Denboraldi honetan (2019-20), gure lau taldek hasi zuten lehia Euskal Ligan- gazte mailako neskan eta mutilen taldeak eta kadete mailako neskan eta mutilen taldeak- eta lehen itzulia amaituta, hiruk lortu dute txartela datorren urtean ere maila horretan jarraitzeko.

Asteburu honetan amaitu da Euskal Ligako lehen itzulia. Aurtengo denboraldian Ointxe!ko lau talde izan ditugu lehian maila honetan:
Electro Alavesa Araski-Ointxe! gazte mailako nesken taldeak sailkapeneko bigarren postuan amaitu du lehen itzulia. Jokatutako 14 partiduetatik - gainera lehen itzuli honetako partiduak Musakolan jokatu dituzte- 12 irabazi dituzte. Bigarren itzulian ere, sailkapeneko lehen postuetan amaitzea izango da helburua, Espainiako kluben txapelketarako txartela lortzeko.
Mondragon Unibertsitatea gazte mailako mutilen taldeak azken partiduraino ez du bere txartela lortu A1ean jarraitzeko. Joan zan astean jokatu zuten aurkari zuzena zen Tolosaren aurkako partidua; hamar puntuko aldearekin irabazi zuten partidu hau eta beraz Euskal Ligan jarraitzea beraien esku geratu zen. Asteburu honetako partiduan, azken sailkatuaren aurka jokatu dute - La Salle Bilboko taldea- eta erraz lortu dute garaipena. Beraz, aurtengo helburua beteta, bosgarren postuan sailkatzea lortu dute eta bigarren itzulia A1ean egingo dute, datorren urtean ere liga berean jarraitzeko txartela lortuta.
Kadete mailako Ointxe!-Araski nesken taldeak erraz lortu du A1ean jarraitzeko txartela. Laugarren postuan sailkatzea lortu dute, beraz datorren urtean ere liga berean jokatzeko txartela lortu dute. Gehienak lehen urteko kadeteak direla kontuan hartuta emaitza bikaina neskak lortu dutena. Orain, bigarren itzulian, maila bera mantentzen saiatuko dira F4erako txartela lortzeko asmoz, eta zeinek daki, agian Espainiako kluben txapelketarako txartela ere bai.
Mondragon Unibertsitatea kadete mailako mutilen taldeak ezin izan dio mailari eutsi eta bigarren itzulia A2an egingo du. Azken bi partiduak irabazi dituzten arren, zazpigarren postuan sailkatu dira eta beraz orain, bigarren itzulian, lehen bi sailkatuen artean geratzea izango da erronka. Lortzen badute datorren denboraldian ere Euskal Ligan jokatzeko txartela lortuko dute.

Zorterik onena opa diegu gure Euskal Ligako taldeei!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE