Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

"Liga irabazten saiatu behar gara", Iñaki Ogaran

Denboraldiaren erdia jokatu da EBA mailan eta Mondragon Unibertsitatea sailkapeneko bigarren postuan dago. Iñaki Ogaran "Arri" entrenatzailearekin egoteko tartea hartu dugu, atsedena hartu du asteburu honetan.

Sailkapeneko bigarren postua Mondragon Unibertsitatearendako. Denboraldi hasieran sinatuko zenuke ezta?

Bai egia da iazko denboraldiko talde berdintsua ari garela lehiatzen EBA mailan, eta iazkoarekin parekatzen badugu anbiziotsuagoak garela esango nuke. Gainera ez dugu lesio garrantzitsurik izan; jokalari garrantzitsuak faltan izan genituen asteburuan bi partiduak galdu genituen. Merezitako lekuan gaude eta mailari eusten saiatu behar gara, bereziki etxetik kanpo partidu zailak ditugula kontuan hartuta. Maila mantentzen badugu liga irabazten saiatu behar gara.

Zein da helburua?

Iturripeko partiduetara eta baita kanpokoetara jarraitzaileak erakartzea da helburua. Taldearen ilusioa kontagiatzen ari gara eta astero ezingo dugu emaitza onak lortu baina ilusio hori mantentzen saiatuko gara. Harrobiko jokalarientzako erreferentzia izaten jarraitu behar dugu. Saskibaloi maila ona eman nahi dugu.

Igoera fasearekin amesten duzue?

Duda barik denboraldi hasieran helburua bada sailkapenean goian egotea. Ilusio hau transmititzen jarraitu behar dugu. Jokalariak lan bikaina egiten ari dira eta talde sendoa osatu dugu; Martin Buesa, Dani Lorenzo, Simon Mancebo eta Aitor Carrera bezalako jokalariak ekarri genituen eta jadanik bi urte daramatzate gurekin. Proiektuarengan konfiantza osoa du klubak eta zuzendaritzak eta horrek asko laguntzen du. Egiten ari garen lanaren saria izango litzateke igoera faserako sailkatzea.

Zelan dago taldea?

Ezin-hobe dago taldea. Andoni Atxa ikasketak direla-eta kanpoan dago eta denboraldi amaiera arte ez du jokatuko. Familia handi bat gara eta ilusioa nabari da. Fisikoki eta mentalki oso ondo gaude. Horrela jarraitu behar dugu.

Harrobiko  jokalari batzuk ari dira aurrera-pausuak ematen eta ate-joka ditugu; edozein momentutan baditugu harrobian hainbat jokalari talde nagusiari laguntzeko.

Harrobiko taldeek zelako denboraldia ari dira egiten?

Harrobiko taldeen lana oso positibo baloratzen dut. Batetik, Euskal Ligan lehiatzen ari diren hiru taldek lortu dute A1-erako txartela; kadete mailako mutilek, A2an jokatuko dute baina ezin-hobe hasi dute bidea, asteburuan garaipena lortuta.

Beste maila batzuetako taldeak sailkapeneko goiko postuetan ditugu, klubean egiten ari garen lanaren seinale. Saskibaloi erakargarria egiten ari gara eta metodologia jakin bat daukagu non jokalariak izugarri disfrutatzen duten.
Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE