Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

EBA

Txinatik dator fitxaketa berria: Beñat Barberena

EBA mailako taldeak Beñat Barberena jokalaria fitxatu du. Kolore morea soinean eta ilusioz gainezka dator bere betiko klubera Beñat. Domekan (18:30) Iturripeko kantxan ikusteko aukera izango dugu, Solares taldearen aurkako partiduan.

Ointxe!-ko harrobiko jokalari izan den Beñat Barberena etxera bueltatu da lau urteren ostean, Txinatik. 2,04 metroko hegaleko pibota da eta domekan hogeita hamar urte beteko ditu. "Ilusio handia egiten dit berriz hemen jokatzeak, taldekideak ezagutzen ditut eta maila handia dago taldean", adierazi digu Beñatek.

Beñat urte hasieran oporretara etorri zen Arrasatera eta "coronavirus" gaitza dela-eta ez da berriro bueltatu, eta ez daki noiz itzuliko den. Oporraldi sasoi honetan gure EBA mailako taldearekin entrenatzen aritu da -ohitura du Arrasatera datorrenean Ointxe!-ko taldearekin entrenatzeko- eta halabeharrez oporraldia luzatzen ari denez, klubak egindako eskaintza onartzea erabaki du. "Domeka honetan nire urtebetetze eguna da eta oso polita izango da festa giroan saskibaloian berriro jokatzea. Oraindik ez dakit noiz itzuliko naizen Txinara; momentuz datozen pare bat partidu jokatuko ditut", esan digu Barberenak. Lehenengo partidua domeka honetan jokatuko du, etxean, Iturripen, arratsaldeko 18:30ean Solares taldearen aurka.

Iñaki Ogaran entrenatzailea ere pozik dago fitxaketa berri honekin. "Merkatuan oso ondo mugitu gara eta fitxaketa ezin hobea egin dugu. Etxekoa eta gainera esperientziaduna goi mailako saskibaloian", adierazi digu "Arri"k. Gure kluba ondo ezagutzen duela esan digu entrenatzaileak eta Barberenak ere erraztasun guztiak eskaini diola klubari. Goiko postuetan dago taldea eta maila horri eusteko fitxaketa bikaina da. Gainera azken bi asteetan taldearekin entrenatu du eta ezagutzen du taldearen dinamika eta metodologia. Eremu mugan ondo moldatzen den jokalaria da, bai erasoan eta baita defentsan ere. Errebotean ere asko lagundu diezaioke taldeari. Horrela definitu du Beñat, Iñaki Ogaran "Arri" entrenatzaileak. 

Gogoratu domekan duzuela goi mailako saskibaloiaz Iturripen gozatzeko aukera.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
IBAIARTE