Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Ointxe!

Aste Santuko campusean izena emateko epea zabalik

Prest dugu Aste Santuko saskibaloi saskibaloi campusa. Bi txandatan egingo da eta txanda bakarrean edo bietan izena emateko aukera dago. Klubeko zein klubeko kide ez den edonorentzat dago izen-ematea zabalik. Eman izena lehenbailehen!

2004 eta 2011 artean jaiotako jokalariendako izango da Aste Santuko campusa. Eneko Matak gidatuko du eta bi txanda izango dira:
1.txanda: apirilaren 6an, 7an eta 8an. Iturripen (Arrasate). 30 euro.
2.txanda: apirilaren 14an, 15ean, 16an eta 17an. Ibarra kiroldegian (Aretxabaleta). 40 euro.

Txanda bakarrean edo bietan eman ahal izango da izena, eta bietan izena emanda, kostua 60 eurokoa izango da. Klubeko jokalariendako eta baita saskibaloiaz gozatu nahi duen edonorentzako dago izen-ematea zabalik. Horretarako mezu bat bidali beharko duzu ointxe@ointxe.eus helbidera, zure izen abizenak, adina eta bizilekua adieraziz.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
IBAIARTE