Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Ointxe!

Zilarrezko LEB mailako taldea gara

La Federación Española de Baloncesto ha publicado la lista de los seis equipos que subirán a la LEB Plata y entre los que se encuentra el Mondragon Unibertsitatea. Junto a Mondragon Unibertsitatea, actuarán Aquimisa Carbajosa, NCS Alcobendas, Ibersol CB Tarragona, CAM Enrique Soler y Hero Jairis.

Albiste pozgarriarekin hasi dute astea Ointxe! klubean, asteartean jakinarazi zuelako Espainiako saskibaloi federazioak, zilarrezko LEB mailara igotzeko hautagaietako bat zela Mondragon Unibertsitatea. Egoera berezi honek ekarri zuen, martxoaren erdialdean 2019-20 denboraldia etetea; momentu horretan Mondragon Unibertsitatea "AA" taldeko liderra zen. Taldeko entrenatzailea den Iñaki Ogara "Arri"-k adierazi bezala, "denboraldia bikaina izan da eta aurten Iturripen asko disfrutatu dugu, guk talde bezala baina baita zaleek ere". Gainera argi dauka "Arri"k, egindako lanaren emaitza izan dela guztia eta honek erakusten duela bailaran saskibaloia osasuntsu dagoela. Aurrera begira jarrita, "kirol proiektu honekin aurrera jarraitzeko asmoa daukagu, beti erdigunean harrobia eta honekin egiten dugun lana jarrita", esan digu "Arri"-k.


Orain, kantxan lortutakoa gauzatzeko lanean ari da zuzendaritza taldea. Oihane Agirre presidenteak adierazi digu: "ez da lan erraza izango. Ari gara hainbat erakundeekin hitz egiten - Arrasateko Udala eta Aldundia- eta babes ekonomiko bila ari gara. Maila honek eskatzen dituen baldintzak - instalazioena eta ekonomikoa- beste batzuk dira". Datorren astean amaitzen da epea zilarrezko LEB mailan izena emateko eta argi dute zuzendaritzan azken unera arte saiatuko direla.
Zuzendaritzak taldea zoriondu nahi du aurten egindako denboraldiagatik, "argi daukagu gure harrobiko jokalariendako erreferenteak direla eta ez hori bakarrik, baita bailararako ere", esan digu Agirrek.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE