Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Crónicas

Lehen itzulia amaituta liderrak dira seniorrak euskal ligan

Asteburuan etxean jokatu duten partidua galdu arren (Alkideba Ointxe! 65-66 Askartza Klaret) lider amaitu dute lehen itzulia senior bigarren mailako taldeak euskal ligan.

Ezin esan bolada onean daudenik, azken bi partiduak galdu dituztelako, baina liderrak dira sailkapenean. Lehen itzuliko hamahiru partiduak jokatu dituzte eta hamarretan garaipena lortu dute; liderrak dira 23 punturekin.


Askartza klaret taldearen aurka jokatu zuten azken partidua eta azken emaitzak erakusten duen moduan oso partidu parekatua izan zen. Alkideba Ointxe! markagailuan aurretik joan zen partiduko hiru laurdenetan. Partiduko azken laurdeneko azken minutuan aurreratu zen markagailuan Askartza eta garaipena eraman zuten Iturripetik. Hiruko jaurtiketetan ez ziren oso fin ibili etxeko jokalariak eta bereziki Askartzako joko-antolatzaileak min handia egin zien -38 puntu lortu zituen-.
Datorren astean bertan hasiko dute bigarren itzulia Txiskoren mutilek eta oraingoan ere etxean jokatuko dute La Salle taldearen aurka /zapatua, 18:00etan).
Ia lehen itzuliko sentsazio onak errepikatzen dituzten!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE