Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Lehenengo Maila

22.GARAIPENA 78-66

Saskiratzaileak: Imanol 21 puntu, Unai 4 puntu, Iker 8 puntu, Mikel Arejolaleiba 11 puntu, Alex Lorenzo 10 puntu, Paul 3 puntu, Kintana 15 puntu, Mikel Atxa 3 puntu, Gorka Arejolaleiba 3 puntu Erreboteak. Imanol 2, Unai 3, Iker 3, Mikel Arejolaleiba 4, Alex 3, Paul 8, Kintana 2, Mikel Atxa 2, Gorka Arejolaleiba 7 Partzialak. 17-19/ 19-22/ 27-13/ 15-12 Portzentaiak. T2 16-32 50% T3 11-28 39% T1 13-19 68% Pinturan lortutako puntuak: Ointxe 26 puntu Ardoi 22 puntu Kontraerasoetan lortutako puntuak. Ointxe 8 puntu Ardoi 12 puntu Bankiliotik irten diren jokalarien puntuak: Ointxe 39 puntu Ardoi 14 puntu

Sailkapenean azken postuetan dauden taldeen kontra ez dugu lortzen gure jokurik onena erakustea. Behin baino gehiagotan erran dut kategoria honetan ez dagoela desberdintasun handirik taldeen artean eta konzentrauta ez bazaude edozeinek irabazi ahal dizu. Ligako fase hau konpara dezakegu Euroligako Play-Offekin. Orain arte egindako lanak balio behar du taktika aldetik konfidantza izateko geure buruarengan. Baina horrekin ez da nahikoa. Jokalari bakoitzak bere ardura hartu behar du defentsa lanetan bestela ez dago zer eginik. Nahiz eta erasoan ondo ibili, defentsan ez bagara fin aritzen, ezingo ditugu gure helburuak eskuratu. Play-Offei begira gogortu beharko dugu gure defentsa partidak aurrera ateratzeko, eta azken bolada honetan ahaztu egin zaigu.
Lehenengo hamabost minutuak oso parekatuak izan ziren. Erasoan, Ardoi taldeak zona defentsan jarri arren, ez genuen arazo handirik izan saskiratzeko. Baina gure defentsa makalak ez zigun ihes egiten utzi markagailuan. Azken bost minutuetan guk baino hobeto jokatu zuten eta bost puntuko aldeaz joan ziren aldageletara. Merezitako emaitza.
Bigarren zatian, batez ere lehenengo bost minutuetan ildo beretik joan ziren gauzak edo okerrago esan behar. Eurek lortu zuten abantailarik handiena tarte horretan, 8 puntuko aldea. Ardoi taldeak erreztasunaz mugitu zen kantxan. Hutsartea eskatu ondoren, gauzak zeharo aldatu ziren. Hirugarren laurdenaren azken bost minutuetan 24-7ko partziala erdietsi genuen eta gutxigatik galtzetik askogatik irabaztera pasatu ginen. Tarte horretan konturatu nintzen zer egiteko gai diren Ointzeko jokalariak. Dena dela, lotería egunero ez da egokitzen eta Play-Offetan honelako defentsarekin jokatuz gero, aurkariek ez digute utziko berriro partidan sartzen. Horregatik ikasi behar dugu egoera honengandik.
Datorren astean Deuston izango dugu partida, eguerdiko 12h15ean. Beste aukera bat Play-Offak preparatzeko indar handidun talde baten aurka.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE