Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Lehenengo Maila

ESFORTZUA SARI BARIK 55.-49

Saskiratzaileak: Imanol 6 Ander Atxa 2, Unai 2, Iker 4, Mikel Arejolaleiba 13, Alex 2, Paul 3, Kintana 2, Martxel 7, Gorka Arejolaleiba 8. Erreboteak. Imanol 2, Ander 4, Unai 5, Iker 3, Mikel Arejolaleiba 1, Alex 4, Paul 6, Kintana 1, Martxel 3, Gorka Arejolaleiba 2.

Bi talderentzat oso partida garrantzitsua zen. Baina eurentzat askoz ere gehiago. Garaipen honekin lehenengo bosten artean sartu dira eta horrela mantentzen badira, Play-Offa jokatuko dute. Egia esateko, atzoko partida ikusteko modukoa izan zen. Hasiera-hasieratik oso parekatua izan zen. Bi taldeok oso defentsa gogorra egin genuen eta horrela oso zaila egiten zitzaigun kanasta bat sartzea. Gainera saskiak gogorrak ziren ( La Peña eta Tolosakoak bezalakoak ) eta ez zen batere samurra kanpotik kanastak lortzea. Dena dela pazientzia izan genuen aukerarik onena erdietsi arte.
Porrot honekin ez da ezer gertatzen. Gure denboraldia zoragarria izaten ari da. Orain bi partida falta dira Play-offak jokatzeko. Lehenengoa etxean Tolosaren aurka. Eta bigarrena Ordizian. Bi taldeak oso fisikoak dira eta ondo etorriko zaigu Play-Offak preparatzeko. Hiru asteburu baino ez dira falta denboraldia bukatutzat emateko. Beraz, azken esfortzua egin beharko dute jokalariek ahalik eta ondoen sailkapenean gelditzeko.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
IBAIARTE