Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Lehenengo Maila

Bigarren mailako liderra da Alkideba Ointxe! taldea

Bigarren mailako liderra da Alkideba Ointxe! taldea; gaurkoan ere garaipen garrantzitsua lortu du hirugarren sailkatuaren aurka, Lakua Centro- San Prudencio taldea hain zuzen (69-62).

Denboraldia maila berrian hasi zuten "Txisko"ren mutilek, bigarren mailan. Bigarren entrenatzailea den Iñigo Urtubik adierazi moduan "maila berria da guretzako eta helburu nagusia maila mantentzea izango da".

Lehen fasea amaitzeko bi partidu bakarrik geratzen dira, eta sailkapeneko liderra da Alkideba Ointxe! taldea. Gaur jokatu dute Iturripen Gasteizko Lakua Centro- San prudencio taldearen aurka eta garaipena etxekoendako izan da. Etxeko taldea irabazten joan da partidu guztian zehar, baina aurkaria beti izan du hurbil. Azken minutuak erabakiorrak izan dira, eta Alex Lorenzok azken minutuan sartutako hirukoak partidua erabakita utzi du.

Iñigok adierazi moduan, "giro bikaina dugu taldean, eta junior mailako jokalarien laguntza ere jasotzen dugu; esperientzia eta gaztetasuna nahasten dira taldean". Gainera talde honek etxean jokatzen duenean giro bikaina izaten da Iturripen eta honek ere taldeari laguntzen diola aitortu digu Urtubik.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE