Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Aurten ere, Iñaki Ogara "Arri" izango da EBA mailako taldearen entrenatzailea

Orain bi denboraldi hartu zuen "Arri"k EBA mailako taldearen gidaritza, eta datorren denboraldian ere jarraituko du.

-Hirugarren denboraldia EBAko taldea zuzentzen. Pozik?
Bai, benetan. Klubak nigan konfiantza duela jakiteak asko laguntzen du gainera. Nigan jarritako konfiantza hori, lanarekin, esfortzuarekin eta pasiorekin bueltatzen saiatuko naiz. Oso pozik sentitzen naiz Ointxe! klubaren parte izateaz, beste denboraldi batez. Ointxe! nortasuna eta nirea bat datozela esango nuke eta horrek niretzako erlazio berezi baten bihurtzen du.

-Osatu duzue taldea? Nobedaderik?
Bai, osatuta eta "itxita" daukagula esango nuke gainera. Ez da batere erreza hau esatea gauden datetan baina klubak lan asko eta oso ondo egin du hau horrela izan dadin azkenengo astetan. Nobedade asko ditugu, eta oso pozgarriak. Egia da pare bat baja izango ditugula baina harrobiko jokalari garrantzitsuak bueltan izango dira gurekin. Imanol Ceciaga, Ander Atxa, Andoni Aranzabal eta Mikel Atxa. Gainera Luis Guillermo Sedano eta Unai ibarra staff tekniko berriaren parte izango dira eta Mikel Aguado prestatzaile fisikoa. Martxel Balanzategi, Andoni Atxa, Mikel Arejolaleiba, Aitor Carrera, Simon Mancebo, Martin Blusa, Dani Lorenzo eta Zach Khrisbaum jokalariak berritzea lortu dugu. Eneko Matak ere jarraituko du nire laguntzaile izaten.

-Zein izango da 2019-20 denboraldiko helburua?
Betikoa, Ointxe! nortasunaren irudia kantxan erakustea; harrobiko jokalarien erreferentzia izan behar gara eta saskibaloia ulertzeko modua ere erreferentea izan behar da hauentzako. Guretzako, garaipenen gainetik, hau da harrobiarekiko eta klubarekiko dugun erantzukizunik garrantzitsuena. Hau da, talde honek egin eta erakutsi behar duen saskibaloiak balore onez osaturikoa izan behar du. Erantzukizun handia da eta oso polita era berean. Askorentzako erreferentzi gara eta ez bakarrik Arrasaten, Debagoieneko bailaran, Gipuzkoan, Euskal Herrian... Gero denboraldian zehar, gure asteroko lanak merezi dugun lekuan ipiniko gaitu, eta lan hori ahalik eta goien egoteko izango da. Klub honetan azkenengo urteotan sabai guztiak apurtzen ari gara, beraz idei horrekin jarraituko dugu, ez izan dudarik.

-Senior mutilen mailan aldaketak egin dituzue? Zein aldaketa dira? Zergatik?
Bai, beharrezkoak ziren dagoeneko eta harrobian ari den lan onaren isla zuzena dela uste dut. Azken denboraldietan gero eta jokalari eta entrenatzaile gehiago ditugu bai mutil eta nesketan. Alebin eta infantil mailetan Gipuzkoako finaletaraino ari gara iristen ia urtero eta kadete eta junior mailan Euskal Ligan ari gara lehiatzen aspalditik. Gainera errendimendu edo partaidetzan lehiatzen diren taldeak ere denboraldi ikaragarriak egiten ari dira. Honek gure entrenatzaile eta jokalari guztien maila erakusten du. Hurrengo denboraldian mutiletan, 2. nazional mailan, 23 urtez azpiko taldea izango dugu. Ez da batere erreza edozein klubentzako horrelako taldea edukitzea eta gure harrobia oso osasuntsu dagoela erakusten du. Gure jokalarien formakuntzagatik apustu handia ari da egiten kluba azken urteotan eta pausu honek bide hori jarraitzen du. Junior mailatik irteten diren jokalarientzako formakuntza etapa garrantzitsu bat izango da eta talde honek orain arte klubak zuen hutsune bat beteko du. Guztiontzako oso onuragarria izango dela uste dut, jokalari gazteenentzat batez ere. Nesketan ere planteamendu berbera izan nahi dugu, eta ziur nago lortuko dugula, bide onetik goaz.

-EBA maila zuzentzeaz gain, Ointxe!-ko beste talde batzuetan ere egongo zara. Harrobia garrantzitsua da ezta?
Bai benetan, ezinbestekoa esango nuke nik. Saskibaloia Debagoieneko bailaran asko hasi da gazteen artean eta Ointxe! erreferentea da. Klub honetan asko zaintzen da harrobia, entrenatzaile oso onak ditugu maila guztietan eta metodologia didaktiko oso dibertigarria erabiltzen dugu. Bizi garen aro teknologiko honetan Debagoieneko gizarteak saskibaloiagatik eta Ointxe!ko klubagatik apustua egitea ere eskertzekoa da. Gure partetik ditugun baliabide guztiak jarraituko ditugu erabiltzen. Entrenatzaile onenak, materiala, kantxak, entrenamendu bereziak, pertsonalizatuak, planifikazioa, metodologia... dena gure harrobiko jokalari eta familiei ahal diegun zerbitzurik onena emateko helburuarekin denboraldiz denboraldi.

-Zelan ikusten duzu Ointxe! kluba? Osasuntsu?
Oso fuerte eta osasuntsu. Klub honetan jende askok lan ikaragarria egiten du egunero horrela izan dadin. Zuzendaritzatik hasita, entrenatzaileok, kolaboratzaileak, gurasoak, eta gero udaletxeak, Arrasateko eta Aretxabaletako kirol teknikariak, Mondragon Unibertsitateak, babesleak eta abar luze batek. Gorka Zurutuzak eta Josu Larreategik hasitako bidearen ondorioz hazi gara azken urteotan eta askoz ere gehiago haziko garela uste dut. Lan izugarria egiten ari gara lantaldean. Zuzendaritzak lan ikaragarria egiten du, ideiak garbi ditu eta saskibaloia Debagoieneko izkina guztietara heltzea lortzen ari da.

Emaitzak albo batera utzita-ezin hobeak hauek azken denboraldietan- txalotzekoa iruditzen zait.

-Nesken saskibaloian ere apustu sendoa egin du klubak. Araskirekin egindako hitzarmenaren hirugarren urtea izango da. Zelan baloratzen duzu hitzarmen hau?
Oso positiboa dela iruditzen zait. Debagoienean goi mailako nesken saskibaloia asko hazi da azken urteotan hitzarmen honen ondorioz eta ate asko ireki die neska askori. Ez bakarrik Arrasaten bizi direnei, Ointxe!-tik Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza edo eta Aramaioko neskak ditugu hitzarmen honen barruan. Hau posiblea da bi kluben arteko elkarlan itzelaren ondorioz. Araski klub profesionala da eta guretzako eredu bat. Eurekin lan egitea oso erreza da eta neskek, beste era baten ezin izango zituzten aukerak izatea lortzen ari gara proiektu honekin. Emaitzak ere ezin hobeak dira, aurten adibidez bai kadete eta juniorretan Espainiako txapelketa jolasteko sailkapena lortu dute beste behin.


Iñaki Ogara "Arri" gertutik:
-36 urte eta Gasteizen bizi da.
-Ingeniari industriala.
-Afizioak: surfa, bidaiatzea, bizikleta, akzioa eta intentsitatea duen edozein gauza...
-Liburu bat: Canastas sagradas
-Pelikula bat. Cadena perpetua
-Plater gogokoena: nire aman edozein
-Saskibaloi jokalari bat. Michael Jordan
-Saskibaloi entrenatzaile bat. Don Nelson.

Eskerrik asko "Arri" eta jarraitu ilusio horrekin saskibaloiaz gozatzen eta gozarazten!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola