Igande honetan saskibaloi topaketa LH 3-4-5-6 ikasleei zuzendua
Apirileko lehenengo igandeko saioa atzeratzea erabaki zuen OINTXE!-k errugbi elkarteak antzeko entrenamentu bat egiteko eguna hartua zuelako. Beraz, igande honetan (apirilak 10) izango dute saskibaloia ezagutu eta goiz eder bat igarotzeko aukera nahi duten gaztetxo guztiek. Kirol hau gustoko baduzu edota ezagutzen ez baduzu, zatoz frogatzera. Ez zara damutuko!

NON: ITURRIPE KIROLDEGIA ARRASATE
NOIZ: APIRILAK 10 IGANDEA
ORDUA:
9:30-11:00 LH 3-4 BENJAMINAK
11:00-12:30 LH 5-6 ALEBINAK