Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Alebinak

Alebinen estreinaldia. Pozik hartzeko lehenengo partidua.

Taldeko jokalari guztiak gogoz parte hartu dute eta ez da inor atzera gelditu. Bederatzi jokalariek, bai defentsan eta bai erasoan aritu dira eta bakoitzak bere doaiak eraskuteko aukera izan du. Benetan, talde itxura ona eman degu, ez gera jokalari bakarreko taldea. Emaitza 58-51, partzialak 6-2 / 10-12 (16-14) / 8-11 (24-25) / - / 10-8 (34-33) / 6-6 (40-39) / 18-12 (58-51)

Urretxura berandu iritsi eta beroketa eskasa egin ondoren, jokalariak urduri zeuden urteko lehenengo partiduaren aurrean.
Beharbada, hasiera beldurtiak eta bukaerako nekeak ez digute emaitza hobeagorik lortzen utzi. Hurrengorako gogoak pixka bat epeltzen ikasi beharko dugu.
Entrenamenduetan ikasten gabiltzan gauzak oso momentu zehatzetan bakarrik erakutsi ditugu. Hau ez da izan ez dakizkigulako, bide errexagoak hartu ditugulako baizik.

Adin honetan jokalariek "ni denon kontra" gehiegitan saiatzen dira eta hori, beste modu batetan egiten badakigu.
Defentsan borondate eta lan haundia egin izanak, partidua parekatzen lagundu digu. Tarteka ere, teknika keinu oso politak ikusi dira.
Helburua, intentsitatez eta taldean jokatzen ikastea da eta bai, bidea hasi degu.
OINTXE, OINTXE, OINTXE MONDRA!!

Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
FAGOR ELECTRONICA
Laboral Kutxa
ERAÑA AHOLKULARITZA
Alkideba
IBAIARTE
Mondragon Lingua
GOIENA ASEGURUAK