PARTIDA OSO POLITA MUSAKOLAN
Intentsitatez betetako garaipena. Tartekoak: 14-14; 12-7; 20-10; 22-11; 12-13, Bukaerakoa: 80-55

2. Urteko alebinak. Igande goizean Musakolako kiroldegian. Goiz izan arren, umeak puntual eta gogoz partida ahalik eta ondoen jokatzeko. Hasieratik beroketa ona egin zuten Landerren agindutara eta baita partida osoan intensitatea mantentzea lortu ere. Bukaeran 80 puntu lortu genituzten, benetan izugarria.
Ez dira puntu hoiek lortzen saskibaloian jakin gabe.
Gure jokoaren ezaugarriak intensitatea eta kanpo osoko defentsa izango direla erabaki genuen aspaldi eta horrekin aurrera egingo degu ondo ala gaizki joan partiduan zehar.
Saskibaloian ikasteko modurik egokiena dela uste degu.
Igandeko partidan ondo joan zen eta puntu asko sartzeko aukera eman zigun baina joko maila hori mantentzeko hauspoa beharko degu, eta horretarako lan asko dago egiteko.
Jokalari batzuk hausporik gabe iritsi ziren partida amaierara eta hori azken partzialean nabaritu zen.
Kirolak eskatzen duen aurkariarekiko errespetuan eta norberarenganako konfidantzan ikasten joateko pauso berri bat.
Animo, eta entrenamenduetara gogoz!! Arerio gogorrak etorriko dira eta.
Ointxe, Ointxe, Ointxe, Mondra!!!