Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Alebinak

SASKIESKOLAREN BIGARREN LAGUNARTEKOA

Intentsitatez betetako partida. Tartekoak: 10-12; 8-15; 7-6; 11-10; 10-15; 11-6, Bukaerakoa: 57-64 2011/12/18 1. Urteko alebinak. Igande goizean Musakolako kiroldegian.

Gure neska mutikoek partidu izugarria jokatu zuten.

Saskieskolan egiten gabiltzan lanaren fruituak azaltzen badoaz.

Gure Tolosako lagunak gu baino gehiago aritu dira saskibaloian eta gure hamar jokalarietatik hiru, gazteagoak izan arren, inork ere ez zuen atzera pausorik egin.

Bakoitzak dakiena eskeini zigun eta denok presioan eta kantxa osoko defentsan saiatu ginen naiz eta askotan Tolosarrak ondo gainditu.

Erasoan ere, nekeak utzi zigun bitartean, bildurrik ez zen azaldu eta barruraino jokatzen saiatu ginen, kalitate haundiko mugimenduekin.

Jokalari askori entrenamendu eskasia nabaritzen zaie, hasi berriak gera joko hontan, baino denok, edozeinek espero zezakeena baino gehiago eman dute.

Ez ahaztu, azken minutuan 3 puntu azpitik egon ginela, gutxi falta izan zan.

Animo, eta entrenamenduetara gogoz!!
Entrenatu gabe ez dago ikasterik.

Ointxe, Ointxe, Ointxe, Mondra!!!

Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
FAGOR ELECTRONICA
Laboral Kutxa
ERAÑA AHOLKULARITZA
Alkideba
IBAIARTE
Mondragon Lingua
GOIENA ASEGURUAK