Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Gabon Txapelketa

SASKI ESKOLAKO 3C3 TXAPELKETA GABONETAKO TORNEOAN

Asteburu honetan Gabonetako torneoa antolatu dugu Iturripen eta hainbat ekintza egon dira. Jubenil txapelketaz gain, infantilen partiduak, Txus Brizuelak emandako jaurtiketa teknikari buruzko saioa eta saski eskolako 3c3 partiduak ere egon ziren. Oso giro polita sortu zen Iturripen bertara hurbildu nahi izan zuen jendearentzat. 26an goizeko hamarretatik aurrera neska-mutikoak 3x3 zuzendutako partiduekin hasi ziren. Pentsatzen genuen baino talde gehiagok eman zuten izena eta neska-mutiko ugarik hartu zuten Iturripeko kantxa. Saskibaloiaz gozatzen eman genuen goiza. Lau kategoriatan banatu ziren, benjamín neskak, benjamín mutilak, alebin neskak eta alebin mutikak. Urtea agurtzeko saskibaloiaz gozatzeko proposamen polita izan zen eta behin ikusita ze arrakasta izan zuen, seguraski datorren Gabonetako torneoan ere errepikatuko dugu. Konpetentzia handia ikusi ahal izan genuen eta inork ez zuen galdu nahi. Alarcia, Gorka Zurutuza, Juanjo Arias eta Juanjo Zabarte izan ziren epaileak dena kontrolpean izateko. Harmailetan ere giro polita sortu zen neska- mutilen gurasoekin.Neska-mutilen artean gure klubeko umeak apuntatu ziren baina inguruko herrietatik ere etorri ziren. Horretaz gain futboletik ere mutiko batzuk ikusi ahal izan genituen. Eta bukatzeko eskerrak eman nahiko nizkion parte hartu duten guztioi. Alde batetik beti hor dauden babeslei. Beste aldetik Ointxe elkarteko jendeari ( direktiboak, entrenatzaileak, jokalariak, gurasoak, kirol zuzendaria eta abar ). Eta bukatzeko parte hartu duten neska-mutikoei. Zorionak denoi eta Urte Berri On

Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
FAGOR ELECTRONICA
Alkideba
ARRASATEKO UDALA
ARETXABALETAKO UDALA