Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Luzapenean lortu zuen garaipena MU taldeak Euskal Kopan

Larunbatean hasi zuen, gure EBA mailako Mondragon Unibertsiatea taldeak, Euskal Kopa. Gasteizera joan ziren gure mutilak, Baskonia izan zuten-eta aurkari. Luzapena behar izan zuen partiduak, 77na berdindu ostean, eta azkenean Mondragon Unibertsitateak garaipena lortu zuen (86-89).

Partidu gogorra eta intentsitate handikoa, zapatuen zale gutxi batzuk Gasteizko BAKH-en ikusteko aukera izan zutena. Entrenaqtzaileak adierazi bezala, "sufritzen jakin dugu eta horregatik lortu dugu garaipena". Mondragon Unibertsitatea taldea markagailuan atzetik ibili zen ia partidu osoan, baina partidua amaitzeko lau minuturen faltan (75-66), 2-11ko partzialarekin partidua berdindu zuten. Ondoren luzapena etorri zen, eta hor 0-5eko partziala lortuta garaipena lortu zuen Mondragon Unibertsitatea taldeak.
Duda barik garaipen garrantzitsua aurre-denboraldia hasteko.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE