Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Saski Eskola

Urriaren 5ean hasiko da Saski Eskola

Bada, azkenean, Saski Eskolan aurtengo entrenamenduei hasiera emateko ordua iritsi dela dirudi, 2009, 2010, 2011, eta 2012an jaiotako neska-mutilentzat.

Entrenamenduen hasiera astelehenean izango da, urriaren 5ean, 16:45ean, Arrasateko Musakola kiroldegian.

Haur askok izena eman dute dagoeneko Ointxe plataforma ofizialean, baina zure semeak oraindik egin ez badu, astelehenean, urriaren 5ean, joan zaitezke entrenamendura, eta han bertan formalizatuko dugu izen-ematea. Eta semea/alaba apuntatu nahi duten beste guraso batzuk ezagutzen badituzu, ez izan zalantzarik: animatu hilaren 5ean etortzera.

Azkenik, lehen egun honetara etortzeko zenbait gomendio azalduko dizkizuegu:

• Musakolaren instalaziotik kanpo 5 minutu lehenago egotea gomendatzen da, pertsonen artean elkartu gabe eta sarreran tapoia egitea saihestuta.

• Ointxeko hainbat arduradun egongo dira sarrera-zerrendarekin, banan-banan pasatu datuak hartu eta sarrera baimentzeko. Arduradun baten baimenik gabe ezingo da instalaziora sartu.

• Sarreran, haur bakoitzari tenperatura hartuko diogu, eskuak desinfektatuko ditugu eta zapatilak aldatuko ditugu kantxan sartu aurretik.

• Ezingo dugu maskara kendu entrenamendua hasi arte.

• Jokalari bakoitzak bere ur-botila ekarri behar du, bai eta eskuoihala ere, izerdia lehortzeko, beharrezkoa bada. Ezingo da inolaz ere partekatu.

• Instalaziotik modu mailakatuan aterako da.

• Norbait berandu iristen bada ez kezkatzeko, lehenengo egunean guardiako arduradun bat egongo da sarreran.

Hilaren 5ean elkar ikustea besterik ez da geratzen. Primeran pasatuko dugu. Animatu Zaitez!!!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE