Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Saski Eskola

AZKENIK, ESKOLA KIROLA ITZULTZEN DA !!!!

LABIk eskola-kiroleko entrenamenduei berrekiteko onartu du

Ziur aski jakingo duzue LABIk gaur eskola-kirolari buruz hartu duen erabakia, zehazki, eskola-kirolari berrekiteko aukera emanez, honako baldintza hauekin:

• Oraingoz entrenamenduak baimentzen dira, eta ez lehiaketak.
• Gehienez sei pertsonako taldeetan antolatu behar dira, osaera aldatu gabe.
• Ezin dira aldagelak erabili.
• 500etik gorako tasa duten herrietan, taldeko kirola eten egiten da

Beraz, eta aurretik erabiltzen genituen protokoloak betez (tenperaturaren neurria, gelaren erabilera, etab.), eta une honetan ezartzen diren neurriak ziurtatuz, jakinarazten dizuegu INFANTIL kategoriako taldeak eta SASKI ESKOLA berriro hasiko direla entrenatzen asteazkenean bertan, urtarrilaren 13an, dagozkien whatshapp taldeetan iragarriko diren ordutegi eta kantxetan.

Eskerrik asko zuen eta zuen seme-alaben pazientziagatik, eta poz handia izango da entrenamendu saioetan berriz ere guztiekin gozatu ahal izatea

Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
Obra Social La Caixa
Laboral Kutxa
ERAÑA AHOLKULARITZA
Alkideba
IBAIARTE
Mondragon Lingua
GOIENA ASEGURUAK