Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Ointxeko talde gehiagok lehiaketei ekingo diete asteburuan

2. Nazionalak eta Euskal Kadete Ligak partida ofizialak jokatuko dituzte

Larunbatean, 12:00etan, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian, Euskal Ligako gure kadeteen txanda izango da. Centro de Estudios Mikeldi bizkaitarren aurka jokatuko dute, 2020ko urriaren 10ean bertan behera utzitako partida berreskuratzeko.

Bi taldeek ez dute oraindik denboraldi honetako garaipena lortu, eta ikusi beharko da zelan moldatzen diren, hainbeste astetan ondoren jolastu barik.

Larunbat arratsaldean, 2. Nacional Masculino taldearen txanda izango da, eta Leioara joango dira Askartza Claret taldearen aurka 18: 00etatik aurrera norgehiagoka jolastera. Bi taldeek garaipenak lortu dute orain arteko jolastu diren bi partidetan, beraz, oso partida parekatua espero da.

Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
FAGOR ELECTRONICA
Laboral Kutxa
ERAÑA AHOLKULARITZA
Alkideba
IBAIARTE
Mondragon Lingua
GOIENA ASEGURUAK