Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

EBA

MONDRAGON UNIBERTSITATEaren partida berria Iturripen igande honetan

Arratsaldeko 18: 30etatik aurrera izango da, Goierri – Iparragirre 2020 talde gipuzkoarraren aurka.

Joan den igandean Valle de Eguesen aurka lortutako garaipen garrantzitsuaren ostean, igande honetan derbia izango dugu Iturripen, Urretxuko taldearen bisita izango dugu, azken denboraldietan Eba ligan ohikoa den taldea, arrasatearren antzera.

Goierrik ez du ondo hasi denboraldi hau, eta oraindik ez du garaipenik lortu jokatu dituen 6 partidetan, multzoko azken postuan kokatuz. Mondragon Unibertsitateak, aldiz, 5 garaipen eta 2 porrot ditu, eta sailkapenaren goialdean dago.

Printzipioz etxekoak garaipena lortzeko faboritoak diren partida dela dirudi, baina arrasatekoek ez dute sailkapenak islatzen duenarekin fidatu beharko, eta aurreko denboraldietan Goierrik Mondragon Unibertsitateari lortutako garaipenarekin gogoratu beharko dituzte.

Derby batek izaera berezia ematen die beti partidei, eta ziur igandean eta harmailetan ikuslerik gabe gainera, ez dela ezberdina izango. Berriro ere, eta azken partidetan egin ohi den bezala, Ointxeko zuzendaritzak Twitch sare sozialeko bere ointxetb kanalean emango dute partida zuzenean.

Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
FAGOR ELECTRONICA
Laboral Kutxa
ERAÑA AHOLKULARITZA
Alkideba
IBAIARTE
Mondragon Lingua
GOIENA ASEGURUAK