Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Ointxe!

GURE BABESLEEN TXOKOA

Txapime Autoak, 1978az geroztik, Citroen kontzesionario ofiziala Arrasaten, baita Kia zerbitzu ofiziala ere

Txapime Autoak urteak daramatza Ointxeren proiektua babesten, eta pandemia eta denboraldi arraroa bizi dugun arren, denboraldi honetan ere gure klubari laguntzen jarraitzen du.

Txapime Autoak S.Coop. Ltda. enpresak 900 m2-ko instalazio zabalak jartzen ditu bezeroen eskura, eta, bertan, saldu osteko zerbitzu guztiak aurkitu ahal izango dituzte, ibilgailua behar bezala mantentzeko: ibilgailuen ordezko piezen salmenta, tailer mekanikoa, txapa eta pintura, gurpilaren konponketa eta salmenta, eta ibilgailuen erakusketa.

Txapime Autoak lehentasunezko kudeaketa-helburua da bere produktuen eta zerbitzuen kalitatea, markarekin batera etengabe eboluzionatzen ari dena, eta bezeroen gogobetetasuna.

Horregatik dute webgunea, https://www.tallereschapime.es/es, zure beharretara gehien egokitzen den informazioa bilatzeko eta eskaintzarik onenak aurkitzeko, sofatik mugitu gabe.

OINTXE eta TXAPIME AUTOAK, etorkizunerako konpromiso partekatuta!!!

Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
FAGOR ELECTRONICA
Alkideba
ARRASATEKO UDALA
ARETXABALETAKO UDALA