Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

EBA

Partida zaila, igande honetan gure EBAren taldeendako

Mondragon Unibertsitatea Zizur Nagusira joango da Megacalzados Ardoiren aurka jokatzeko, atsaldeko 6etan.

Liga erregularra bukatzeko 6 jardunaldi falta direnean, talde nafarra 8 garaipen eta 6 porrotekin dago gaur egun, eta gure taldea 11 garaipen eta 3 porrotekin dago lidertzan. Egungo sailkapenaren arabera, badirudi gure taldea faboritoa dela garaipena lortzeko, baina errealitatetik urrun hori pentsatzen badugu.

Egia da nafarrak ez direla fin

azken jardunaldietan, baina igande honetan garaipena lortu beharko dute euren helburua lortzeko, igoera fasea jokatzeko multzoko lehen postuan geratzea, alegia. Gure taldearen garaipen batek lau porrotera utziko lituzke, eta, beraz, lehen postuetatik oso urrun.

Kontrako norabidean daude gure mutilak, jakin baitakite bihar Ardoiren aurka garaipena lortzea oso urrats garrantzitsua izango litzatekeela euren ibilbide berezian, bigarren urtez jarraian Liga Erregularreko lehen postuan amaitzeko.

Iturripen jokatutako joaneko partidan, gure taldeak 67-64 irabazi zuen, bi taldeen arteko berdintasun handiaren froga. Nafarroako lurraldeetara egiten diren joan-etorriak ez zaizkie oso ondo ematen gure jokalariei, eta espero dugu bihar salbuespena izatea eta Zilarrezko LEB mailara igotzeko fasean beste urrats bat ematea.

Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
FAGOR ELECTRONICA
Alkideba
ARRASATEKO UDALA
ARETXABALETAKO UDALA