Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

EBA

Mondragon Unibertsitateak beste garaipen bat lortu du, multzoko lidergoari eusteko.

Megacalzados Ardoi 67-83 garaitu zuen, nafarraren kantxan.

A priori partida zaila zen, talde nafarrari garaipenak bakarrik balio baitzion sailkapenaren buruan sartzeko. Eta berdintasuna izan zen nagusi partidaren lehen zatian, 18-20 eta 25-26ko partzialen ostean (lehen bi laurdenak), Mondragon Unibertsitatea atsedenaldira 3 puntuko abantailarekin eraman baitzuten (43-46).

Albiste txarrak lesio moduan zetozen lehen zati horretan, Oier Badiolak eta Martin Buesak bi lesioak baitzituzten belaunean eta orkatilan, hurrenez hurren, eta partida utzi behar izan zuten bigarren laurdenaren erdialdera.

Horrela, erasorako gaitasun handia galtzen zuten moreek, eta are gehiago pairatzen zuen Mondragon Unibertsitatearen barne jokoa, baina arrasatearren bigarren zatia liburukoa izan zen, eta beste arma batzuekin lortu zuten talde nafarrari gaina hartzea. Defentsan lan kolektibo izugarria egin zuten eta erasoan irakurketa bikaina egin zuten.

Ardoiko entrenatzailea ahal izan zuen guztian saiatu zen, defentsa mistoak planteatuz, 2-3 zonako bat proposatuz, baina ezin izan zuen Arriren jokalariek erakusten zuten partidaren kontrolarekin.

Hirugarren laurdenean partziala 14-21ekoa izan zen eta azken laurdenera 57-67 sartu zen Mondragon Unibertsitatea. Nafarrek saiatzen jarraitu zuten, baina defentsa morea maisua izan zen, eta nafarren lehen puntua laurdenan 5garren minutuan lortu zuten. Pixkanaka, moreek aldea zabaltzea lortu dute markagailuan, eta azken laurden honetako 10-16ak partida aurretik uste zena baino garaipen erosoagoa eman du.

5 jardunaldiren faltan, eta Eguesek Santanderren galdu eta Zarautzek Goierriren aurka irabazi ondoren, orain kostaldeko taldea da Mondragon Unibertsitatetik bakarkako porrot bakarrera jartzen dena, eta lidertza gehien bilatzen duena, bi taldeen arteko azken berdinketa batek Zarautzi titulua emango liokeelako basket aberage onenagatik.

Datorren igandean Iturripe bisitatuko du Durangoko Tabirako Baquek, izan ere, asteburu honetan 82-55 jipoitu du Baskonia, beraz, match-ball berria izango dute zain arrasatearrek.

Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
FAGOR ELECTRONICA
Alkideba
ARRASATEKO UDALA
ARETXABALETAKO UDALA