Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kadeteak

Kadeteak Lleidara doiaz Espainiako txapelketan parte hartzera

Ostiralean egingo dute debuta Zaragozako Helios taldearen aurka, 17: 30ean

Euskadiko txapeldun geratu ostean, Alex Susok eta Gorka Alarziak entrenatutako neskek asteazkenean egingo dute azken entrenamendua Iturripen, eta ostegunean Lleidara abiatuko dira.

Gure taldea, beraz, Espainiako mailako 32 talde onenen artean egongo da, eta txapelketako C multzoa egokitu zaie, Fundación Valencia (Valentziako Erkidegoko txapelduna), CN Helios (Aragoiko txapelduna) eta Jesuitinas baloncesto Femenino de León (Gaztela eta Leongo bigarrena) taldeekin batera.

Oso multzo zaila da, baina multzoko lehen hirurak final-zortzirenetara sartuko dira, eta hori da gure taldearen lehen helburua.

Gure taldearen egutegia honako hau da:

- Ostiralean 17: 30ean Heliosen aurka
- Larunbatean, 19: 30ean, Valentziaren aurka
- Igandean 17: 00etan Jesuitinen aurka

Partidak zuzenean jarraitu ahal izango dira Espainiako Saskibaloi Federazioaren kanaletik, Canal FEB.

Zorionak Euskadiko txapelketagatik, eta orain esperientzia honetaz gozatzera.

Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
FAGOR ELECTRONICA
Alkideba
ARRASATEKO UDALA
ARETXABALETAKO UDALA