Elkarlanetik jaio den taldea
Goiena Saskibaloia- Hemen Garbiketak taldea jaio da Ointxe! saskibaloi taldea eta Eskoriatzako kirol elkartearen elkarlanaren ostean.

Taldeak abiatu du denboraldia Emakume Seniorren 2. mailan. Lehen partidua Donostian jokatu zuten CD Internacional Mons taldearen aurka eta garaipoenarekin itzuli ziren (37-57). Urriaren 17an jokatuko dute hurrengoa, Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroletxean Luberri Baserria Km0 taldearen aurka, 18:00etan. Hamalau taldek osatzen dute seniorren bigarren maila hau.
Erlazio-lotura hori izango da bi kluben arteko lankidetzaren hasiera, eta asmoa izango da bi kluben arteko konfiantza zabaltzea eta beste talde batzuetara zabaldu ahal izatea.