Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

EBA

Garaipen garrantzitsua

Partidu parekatua izan da gaurkoa baina azken minutuetako jokoari esker etxean geratu da garaipena (77-73).

Sailkapenaren lehen postuetan dagoen Megacalzados Ardoi talde sendoaren bisita jaso du EBA mailako Mondragon Unibertsitatea taldeak. Iruñako taldeak orain arte jokatu dituen lau partiduetatik bakarra galduta, kantxaratu da Iturripen.
Eneko Mata entrenatzailea oso pozik zegoen garaipena lortuta eta berak adierazi bezala, " partidua oso parekatua izan da eta saskibaloi oso ona jokatzen dutela erakutsi dute iruindarrek". Etxeko taldea saiatu da abiadura handiz jokatzen baina aurkariek jakin dute zonako defentsarekin abiadura moteltzen. Partidu hasieran aurretik jarri da Megacalzados Ardoi taldea (15-19) eta baita atsedenera ere (34-35). Baina etxeko taldeak gogor jarraitu du lanean eta hirugarren laurdenean berdinketa markagailuan (51-51). Enekok esan digu partidua edonork irabazi zezakeeela baina etxeko taldeak azken minutuetan asmatu duela saskiratzen eta horrek eman diela garaipena (77-73).
Pozik dago entrenatzailea taldearekin. Denboraldi hasieran izan dituzte hainbat baja baina azken bi asteetan entrenatzen oso ondo ari direla esan digu. Taldearen defentsako lan ona nabarmendu du Enekok, bereziki errebotean. Taldearekiko dituen sentsazioak onak direla adierazi digu.
Bostgarren jardunaldia izan da eta sailkapeneko erdialdean dago Mondragon Unibertsitatea, hiru garaipenekin.
Andoni Atxa izan da partiduko jokalaririk baloratuena, 18 puntu eta 13 erreboterekin; nabarmendu harrobiko Ekaitz Madinabeitiaren lana ere, 14 puntu lortu ditu-eta.

Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
GSR
Magnet
Mondragon Lingua
Ekiola
FAGOR ELECTRONICA