Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Lehenengo Maila

"Ilusioz beteta nator"

Larunbatean, urriaren 23an, Lehen Mailako mutilek etxean jokatuz hasiko dute denboraldia (18:30). Atlhetico SSnen bisita jasoko dute. Denboraldia maiatzaren 14an eta 15ean amaituko da. Aurten, kategoria hiru fasetan jokatuko da. LEHENENGO FASEA: Itzuli bikoitzeko sistema bat jokatuko duten 8 taldeko bi taldek osatuko dute, denak denen aurka. BIGARREN FASEA: Lehen fasean sailkatutako multzo bakoitzeko lehen lau taldeek A1 jokatuko dute eta 5.etik 8.era bitarteko postuetan sailkatutakoek A2 jokatuko dute. A2tik sailkatutako azken bost taldeak mailaz jaitsiko dira. SAILKAPEN FASEA: Fase hau A1eko 2. postutik 5.era sailkatutako taldeek jokatuko dute. A1eko lehen sailkatuak eta Sailkapen Faseko lehen sailkatuak EBA ligara igotzea lortuko dute. Borja Gabilondo taldeko entrenatzailearekin egon gara.

Ointxe! klubean lehen denboraldia izango duzu. Proiektu pertsonal berria zuretzako.

Ilusioz beteta nator. Niretzat proiektu berria da, talde berria, herri berria, ... hasteko gogoz nago! Jokalarien, entrenatzaile taldearen eta zuzendaritzaren harrera oso ona izan da. Ointxe! filosofiarekin identifikatzen naiz eta sinisten dut horretan. Beraz hasteko gogotsu. Eskerrak ere eman nahi dizkiet nigan konfidantza jarri dutenei.

Besteak beste, Lehen Nazional mailako entrenatzailea izango zara. Kopan aurrera egin du taldeak eta finalerdietarako sailkatu zarete.

Oso pozik nago taldea egiten ari den lanaz eta hori ikusi dugu Unamunon eta Ordiziaren aurkako partiduetan. Lehenengo minututik oso gogor lehiatu ginen; hauxe da gainera egin nahi dugun saskibaloia. Txapelketa berria da Koparena baina finalerako sailkapena lortzeko gogotsu gaude.

Zein da denboraldiko helburua?

Bigarren mailatik lehenengora urrats handia dago eta taldeak ere badaki hori. Hasteko gogotsu gaude eta lan ona egiten ari gara entrenamenduetan. Gure helburua partidu bakoitzean gogor lehiatzea izango da, hasieratik. Talde gaztea gara eta esperientzia gutxikoa baina gogotsu gaude. Zaleak animatu nahi ditut Iturripera etor daitezen, taldeak babesa eskertuko du-eta.

Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
GSR
Magnet
Mondragon Lingua
Ekiola
FAGOR ELECTRONICA