Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Kategoriako liderrak

Bigarren nazional mailako neskek hasiera ezin hobea eman diote denboraldiari. Jadanik hiru partidu jokatu dituzte eta hirurak irabazi. Domekan, etxean Askartza Claret taldea izango dute aurkari, 16:15ean. Arri-rekin, taldeko entrenatzailearekin egon gara taldea hobeto ezagutzeko.

Hasiera bikaina eman diozue denboraldiari. Zelan dago taldea?

Pozik eta dinamika on baten gaude baina eraikitzen ari gara taldea. Hainbat jokalari kanpoan ari dira ikasten eta beraz beste talde batzuekin entrenatzen dute; talde guztia, ostiralean elkartzen gara.

Klubaren helburuetako bat da maila nazionaleko senior mailako neska taldea osatzea?


Zuzendaritzan argi daukagu nazional mailako neska taldea izatea merezi duela bailarak. Horretarako lan egiten hasi ginen iaz eta zorionez aurten nazional mailako taldea aurkeztu ahal izan dugu.

Zein da talde honen helburu nagusia?

Taldea finkatzea da lehen erronka; ibilbide luzea izango duen taldea izatea espero dugu. Talde gaztea da sendotu behar duguna eta urteetan mantendu nahi duguna. Lehen helburua ez da taldea mailaz igotzea. Guretzako garrantzitsuena da talde egonkor eta sendoa osatzea.

Hurrengo partidua etxean jokatuko duzue Askartza Claret taldearen aurka. Zelakoa da aurkaria?

Guretzako maila berria da eta egia esan ez dut Askartza oso ondo ezagutzen. Badakigu klub historikoa dela eta goiko mailetan lehitu dutela beti. Gurekin batera, Askartza da partidurik galdu ez duen taldea.

Domekan (16:15) Iturripen jokatuko duzue. Zer esan zaleei?

Iturripera etor daitezen animatu nahi ditut. Nazional mailako nesken taldea izatea bailaran gauza berria da eta taldeak merezi du zaleen babesa. Gure jokoa alaia da. Etortzen direnek partiduaz gozatuko dutela ez dut zalantzarik. Beraz animatu eta etorri Iturripera.

Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
GSR
Magnet
Mondragon Lingua
Ekiola
FAGOR ELECTRONICA