Krean taldearen babesa izango dute Ointxe! kadete mailako taldeek
Luis Anduaga, KREAN kooperatibako lehendakariak, eta Oihane Agirre, OINTXE! Saskibaloi taldeko presidenteak, hurrengo hiru denboraldietan (2021-22, 2022-23 eta 2023-24) Ointxe! kadete mailako emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak babesteko akordioa sinatu dute.

Taldeek EKIOLA izena izango dute, KREANek Energiaren Euskal Erakundearekin batera sustatutako Eguzki Energia Kooperatiben marka hain zuzen. Ekipazio berritua izango dute taldeek, Ekiola marka koloretsua erdian dutela.
Babes horrekin, KREANek kooperatibaren beraren eta EKIOLA ekimenaren balioak bultzatu nahi ditu, hala nola talde-lana, hurbiltasuna, garapen osasungarria eta etorkizun iraunkor eta partekatua.
Fan Ointxe!