Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Euskara sustatzeko formakuntza saioa entrenatzaileekin

Azaroaren 2an, klubeko hainbat entrenatzailek entrenamenduetan euskara sustatzeko gakoak jaso zituzten "Kirolean Euskaraz" taldeko dinamizatzaileen eskutik egindako saioan. Kirolean Euskaraz Metodologiaren helburua kirolaren bidez haur eta gazteek euskara gehiago erabiltzea da. Lan honetan entrenatzaileak oso garrantzitsuak dira. Helburu hori betetzeko hainbat tresna eman zaizkie: taldea behatu, helburuak zehaztu, estrategiak aukeratu eta landu eta neurketa taula/balorazioa nola egin azaldu.

Formakuntza saioaren ostean behaketa lana abiatuko du klubak eta ondoren finkatuko dira helburuak. Hasi dugun ibilbide hau bereziki infantil mailtik hasi eta azpiko taldeetara bideratuko da. Gure entrenamendu saioetan eta partiduetan, euskararen erabilera sustatu nahi dugu, Kirolean Euskaraz ekimeneko dinamizatzaileekin elkarlanean.

Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
GSR
Magnet
Mondragon Lingua
Ekiola
FAGOR ELECTRONICA