Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Gipuzkoako selekzioarekin harrobiko jokalariak

Zubi asteburua izan dugula aprobetxatuta, Euskadi eta Nafarroako Txapelketak jokatu dira infantil eta kadete mailetan eta gure selekzioak oso emaitza onak izan ditu, guztira jokatu diren lau txapelketetatik bi titulu eskuratuta. Gipuzkoako selekzioetan izan dira gure jokalariak.

Kadete mailan izan genituen, Izaro Artetxe eta Bingen Errasti harrobiko jokalariak.
Infantil mailan berriz, Oier Inda, Iñaki Aldabe eta Alazne Canales.

Kadete mailako txapelketa Erriberrin jokatu da, Nafarroan. Lehen partida gure neskek jokatu zuten Bizkaiaren aurka, eta hirugarren laurdenera arte aukerekin iritsi baziren ere, orduan bizkaitarren zuloa zabaldu zuten. Hurrengoak jokatzen, Xabier Altunak entrenatutako mutilak izan ziren, euren kideak mendekatu eta 80 eta 65 garaitu zuten Bizkaia, finalerako txartela eman zien partida gogor batean. Igande goizean, Oihana Hermosoren kadete neskek ezin izan zuten hirugarren amaitu Arabaren aurka partida galdu eta gero; mutilek ordea, finala erraz irabazi zuten Nafarroa 31 eta 90eko emaitzarekin garaituta eta txapeldun amaitu zuten beraz.

Infantil mailako Txapelketa Lezok antolatu zuen, Kurkubi klubaren eta Lezoko udalaren arteko elkarkidetzaren ondorioz. Bati, zein besteari, eskerrak eman eta zoriondu nahi ditugu egindako lan ederrarengatik. Kasu honetan, finalerdiak igandean jokatu ziren eta bai nesketan eta baita mutiletan ere notizi onak izan genituen, batzuek zein besteek finalerako sailkatzea lortu baitzuten Arabari irabazita. Astelehenean jokatu ziren bi finalak; aurrenekoan Ander Arrutik zuzendutako mutilek titulua eskuratu zuten Bizkaiaren aurkako partida polit batean, fisikoki eta teknikoki zuten nagusitasuna erakutsiz, 74 eta 60ko emaitzarekin irabazi eta gero. Neskek ezin izan zuten titulua eskuratu, Bizkaiaren aurka 46 eta 59 galdu baitzuten, lehen laurdeneko 4 eta 17ko partzialak guztiz baldintzatu zuen partida batean. Hala ere, Antton Kortak zuzendutako neskek ez zuten etsi eta bigaren zatian oso itxura ona eman zuten txapeldun justu baten aurka.

Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
GSR
Magnet
Mondragon Lingua
Ekiola
FAGOR ELECTRONICA