Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Denboraldia bikaina izaten ari da

2021-22 denboraldian aurrera doa eta tartetxo bat hartu dugu klubeko kirol zuzendaria den "Arri"rekin egoteko.

Kaixo "Arri"! Lehenik eta behin, osasunez zelan zaude?

Ez nago guztiz errekuperatuta baina zorionez Osakidetzako profesionalei esker normaltasunera itzultzen ari naiz. Nire indarra eta energia berreskuratu nahi dut lehenbailehen. Pozik kantxara eta entrenamenduetara bueltatzeaz.

Denboraldiaren erdia eginda, mailaz mailakako egoeraren azalpena.

Mutilen senior mailan denboraldia bikaina izaten ari da. EBA taldea poz asko ematen ari da. Jokalari asko galdu ditugu, bereziki lesioengatik eta gure gazteek aurrerapauso bat eman dute maila honetan jokatuz: Enaitz Errasti, Ekaitz Madinabeitia, Aitzol Lagunilla,Txomin Aiastui, Julen Lorenzo, Eneko Munarriz,... Kantxan ikusi ditugu maila horretan jokatzen eta ez da erronka erraza. Hortxe ikus dezakegu klubak urteetan egin duen lana. Lehen nazional mailako taldea izugarrizko denboraldia egiten ari da. Gure helburua, jokalari gazteak lehen mailan jokatzea zen esperientzia hartzeko, baina izugarria izaten ari da. Koparako sailkatu dira, lehen postuetan ari dira lehiatzen,... Bikain! Probintzial mailan jokatzen ari diren bi taldeak ere goiko postuetan ari dira lehian.

Neskak bigarren nazional mailan ari dira lehiatzen eta oso pozik nago talde honekin. Talde berria da eta oso gazteak dira. Oso saskibaloi ona ari dira egiten eta emaitza onak ari gara lortzen. Elkarlanaren ostean jaio den Saskigoiena senior mailako taldea ere badugu. Gure junior mailako neskendako aukera polita da eta bereziki proiektua itxaropentsua delako nago pozik. Aurrera begira proiektua sendotu nahi dugu.

Formakuntza taldeei dagokionez, Gazte mailako mutilek euskal ligan jarraituko dute A1 taldean. Kadete mailako taldea ere indartsu dabil, lehen postuetan lehiatzen ari dira. Helburuen artean Espainiako txapelketarako sailkapena lortzea badago. Gazte mailako neskak, errendimendu mailan ari dira lehiatzen,Haizea Apellaniz-ek zuzenduta. Gogor lan egiten ari dira eta nesken saskibaloia osasuntsu dagoela esan dezaket. Euskal Ligako kadeteak A2 taldean lehiatuko dira, helburua Euskal Ligan jarraitzea izango delarik. Errendimendu mailan lan handia egiten ari da Jone. Pandemiak egindako kaltea zelanbait saihesten ari gara. Infantil mailan ere lan bikaina ari gara egiten; helburu teknikoak betetzen ari gara. Jokalariak hazten ari dira.

Eskola kirola itzuli da lehiaketara. Albiste ona da? Zergatik?

Lehia bueltatzea poz handia da denontzako. Hortxe dago gure etorkizuna. Formakuntza hori integrala da Ointxe! klubean eta espero dugu berriro ez etetea. Kalte handia egin du pandemia honek baina eskola kirola etetea ez da bidea. Amaitzeko entrenatzaileen lana azpimarratu nahiko nuke. Klubaren osasunaren erakusgai dira entrenatzaileak eta hauen laguntzaileak. Euskadin erreferenteak izaten jarraitu nahi dugu eta horretarako gogor egingo dugu lan.

Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
GSR
Magnet
Mondragon Lingua
Ekiola
FAGOR ELECTRONICA