Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Euskal Kopa asteburu honetan Iturripen

Larunbata eta igande artean erabakiko da Gizonezkoen Lehen Maila Nazionaleko Euskal Kopako irabazlea Iturripeko kiroldegian. Azken fase honetara aurreko urtearen amaieran jokatu ziren aurreko kanporaketetako 4 talde onenak iritsi dira, eta horien artean Mondragon Unibertsitatea egongo da.

Gure taldea Ointxe taldearen bigarren talde seniorra da; izan ere, haien gainetik EBA taldea dago. 23 urtez azpiko jokalarien profila duen taldea da. Klubak duela urte batzuk garrantzitsutzat jo zuen Junior eta EBA mailen arteko zubi-talde bat martxan jartzea, proiekzio handiena duten jokalariek esperientzia hartzeko aukera izan zezaten, eta, horrela, EBA mailan debuta egin aurretik aurrera egiten jarraitu ahal izateko. Hala eta guztiz ere, aurten 23 urtez azpiko hainbat jokalarik egin dute debuta EBA taldearekin, eta EBA taldean denboraldi honetan izan diren lesioek eragindako hutsuneak maiz bete behar izan dituzte. Eta egia esan, Eneko Matak horretarako minutuak ematen dizkienean ez dute hutsik egiten.

Oraintxe bertan, lehenengo nazional mailako liga, heuren multzoko lehen postuan amaitu dute, eta laster hasiko dute bigarren fasea. EBA kategoriarako sarbidea ematen duten 2 plazak lortzeko borrokatuko dute. Ointxe harrobiak duen une onaren adibide.

Eta asteburu honetan Euskal Kopa jokatuko da eta taldea bertatik bertara ikusi ahal izango dugu Iturripen. Ez dute lan erraza izango, parte hartzen duten taldeen maila oso altua delako. Hasteko, Tolosako Redline Mekanika taldearekin jokatu beharko dute finalaurrekoetan, larunbatean 19:00etan. EBA kategorian aritutako taldea da eta Ointxe!-ko harrobiko jokalari ezagun batek, Imanol Zeziagak, jokatzen du bertan. Plazerra izango da Imanolen talentu izugarriaz berriro gozatu ahal izatea, baina espero dezagun azken emaitza oraingo honetan Mondragon Unibertsitatearen aldekoa izatea.

Larunbateko beste finalerdia (17:00) Bilbao Basket Fundazioak eta Durangoko Tabirakok jokatuko dute. Lehenengoek jokalari gazteak dituzte Bilbao Basketen orbitan, proiekzio handikoak, eta bigarrenak, Tolosak -EBAn esperientzia duen taldea- osatzen dute.

Finala igandean izango da, 12: 30ean, talde garaileen artean.

Giro aparta espero da asteburu honetan Iturripen, talde guztietako zale ugarirekin. Espero dezagun gure taldeak ere bere zaleen berotasuna sentituko duela.

Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
GSR
Magnet
Mondragon Lingua
Ekiola
FAGOR ELECTRONICA