Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

EBA

Lauko Finala jokatuko du Mondragon Unibertsitateak Galizian

Denboraldiko lehen helburua lortu du EBA mailako Mondragon Unibertsitatea taldeak, lauko finalerako txartela. Lau talde arituko dira lehian asteburuan: Mondragon Unibertsitatea eta Baskonia taldeak, AA taldetik; eta Obradoiro eta Leoneko Leclerc taldea, AB taldetik. Lauko finala Konpostelako Done Jakuen jokatuko da.

Larunbatean finalerdiak jokatuko dira. Goizean, etxeko taldeak, Obradoirok Baskonia izango du aurrez-aurre. Arratsaldean izango da gure mutilen txanda; AA taldeko bigarren postuan sailkatu direnez, AB taldeko hirugarrena izango dute aurkari, Leoneko Leclerc taldea.
Finalerdietako irabazleek, domekan, 12:30ean jokatuko dute finala. Fionaleko irabazleak, zilarrezko LEB mailara igotzeko igoera faserako txartela lortuko du.
Taldea ilusioz beteta doa Galiziara. Iaz igoera fasea jokatu zuen taldeak Saloun, eta bertan jasotatko esperientzia baliagarria izango dela uste du Eneko Mata entrenatzaileak.

Klubeko sare sozialetatik jarraipen zabala egingo diogu lauko finalari.


Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
GSR
Magnet
Mondragon Lingua
Ekiola
FAGOR ELECTRONICA