Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

EBA

MONDRAGON UNIBERTSITATEAK NAFARROAN JOKATUKO DU IGANDEAN

12: 30ean, Valle de Eguesen aurka da norgehiakoa eta gure taldeak lidergoa defendatuko du

Gure jolakariek lidergoa defendatuko dute kantxa oso zail batean. 12:30etik aurrera, Sarrigurenen, Valle de Egues izango dute aurkari, gaur sailkapenaren erdian sailkatuta dagoen taldea, baina talde gehienek baino 2 partida gutxiago jokatu ditu.

Bere bilakaerari erreparatzen badiogu, 6 garaipen eta 4 porrot daramatzate, eta, beraz, ez daude goialdetik hain urrun jokatzeko dituzten partidak irabaztea lortzen badute. Gainera, azken jardunaldia BASKONIAren kantxan irabaztetik datoz, eta argi dago ez dietela batere erraz jarriko gure taldei garaipenekin jarraitzea.

Talde nafarra EBA mailako klasikoa da azken urteetan, eta bereziki fidagarria etxeko gisa jokatzen dituen partidetan. Lehen itzulian, Iturripeko partida duela hilabete eskas jokatu zen, urtarrilaren 10ean hain zuzen ere, eta Mondragon Unibertsitateak 93-83 irabazi zuen.

Gure taldeak, bere aldetik, sailkapeneko gorenean jarraitu nahi du, eta zalantzarik gabe, joan den igandean Zarautzen lortutako garaipenak indartu egin ditu egiten ari diren lanean, eta euren aldartea oso ona da. Baina huts handirik gabeko partida osatu beharko dute Nafarran garaipenarekin itzuli nahi badute.

Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
FAGOR ELECTRONICA
Laboral Kutxa
ERAÑA AHOLKULARITZA
Alkideba
IBAIARTE
Mondragon Lingua
GOIENA ASEGURUAK