Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Ointxe!

GURE BABESLEEN TXOKOA

Iker Sukaldeak, 35 urtetik gorako esperientzia

Aste honetan beste babesle bat izango dugu gurekin, Ointxerekin urte askoan lankidetzan aritua. Iker Sukaldeak enpresak duela 35 urte baino gehiago ekin zion bere ibilbide profesionalari, Arrasaten lehen denda irekiz, eta ondoren Oñatin eta Urretxun bi denda irekiz.

Adituak dira sukaldeetarako, bainugeletarako eta etxerako irtenbide hobeak aurkitzen, eta bezeroen beharrak asetzea dute helburu. Horretarako, produktu-katalogo oso zabala dute, diseinu eta eredu berritzaileekin, erabiltzailearentzako sukalde pertsonalizatuak eta esklusiboak egiteko aukera ematen dutenak.

Gainera, Iker Sukaldeak Dicaren banatzaile esklusiboa da, bere diseinu berritzaileengatik eta kalitate handiagatik ospe handia duena.

Informazio gehiago nahi izanez gero, begiradatxo bat eman diezaiokezue bere web orriari, https://www.ikersukaldeak.com/

Mondragon Unibertsitatea
LANA
ikerlan
FAGOR ELECTRONICA
Alkideba
ARRASATEKO UDALA
ARETXABALETAKO UDALA